XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Aldizkari bat argitaratu, eta kooperatiba hori zinezkoa, bizia gertatuko da.

3.- Eskolako aldizkaria, eskolaren eta gurasoen arteko harremanetarako biderik egokiena.

Eskola eta guraso arteko harremanak sekulan baino beharrago dira.

Horretarako aldizkaria bezalakorik ez.

Hilero-hilero, aldizkari honek beren semeek bere herria nola ikusten duten azaltzen bait diete.

Gainera, eskolako aldizkariari zenbait orrialde berezi, gurasoentzat eskeiniak, ezarriz gero, herriko aldizkari bat presta daiteke.

Aldizkariaren pedagogi alderdiak ahaztu gabe noski.

Gurasoek eskolako aldizkariari eskatzen diotena ez da herriko gertaeren berri ematea (berri hauk beste zenbait bidetatik jasoko bait dituzte), beren semeen lanaren azalpen jator bat baino.

Gainera, noizbehinka, zenbait ale berezi, harreman hauei begira buruturik, atera daiteke: elkarren arteko trukaketen eta bizitzaren egiturak eratutzeko, jaialdiak prestatu, herriaren monografia, galdekizunak, ipuinak, etb. jasotzeko.

4.- Aldizkaria ezin daiteke tabu bat bihur.

Eta bukatzeko, aldizkariaren alderdirik garrantzizkoena, bai bakoitzarentzat, bai taldearentzat, haurra, gizon eta herritar jator bat bezala osatzeko biderik egokiena dela.